Saltar al contenido

HITZ KORAPILOAK: BIGARREN EDIZIOA

Kaixo kaixo!

Arrakasta handia izan du nire lehenengo liburuxkak eta horregatik bigarren edizioa prest dago! Edizio hau paper birziklatuz dago eginda eta orri batzuk gehitu ditut.

Zuena lortu nahi baduzue ANTI Liburudendan eros dezakezue (Bilbon). Bestela nik bidalketak egiten ditut (gastuak aparte). Ale gutxi daude, orduan eskatu zuena!

Hemen irudi batzuk dituzue:

Con el exitazo que tuvo la primera edición, ya está lista la segunda edición. Podéis conseguirla en ANTI Liburudenda (BIlbo) o está la posibilidad de que os la mande por correo. ¡No os quedéis sin la vuestra que hay muy poquitos ejemplares y puede ser un regalo perfecto para esta época que viene!

Ongi izan!

2 comentarios en «HITZ KORAPILOAK: BIGARREN EDIZIOA»

  1. Zorionak! Edonork ezin du liburuxka ederra idatzi eta are gutxiago argitaratu,baina liburuaren edukiak zaindu beharko zenituzke.Alde batetik, liburuak euskara irakastea badu helburu, ondo idatzita dagoela ziurtatu beharko zenuke.Hortaz, puntuazioa zaindu beharko zenuke.Beste alde batetik, azalean ageri diren hitzak ez daude ondo idatzita: ezkutatu,ukitu dira hitz zuzenak ez izkutatu ezta ikutu ere.
    Dena den,oso ausarta zara,ni ez nintzateke liburu bat idaztera ausartuko, euskara- maila oso altura izan arren.
    Ondo segi!

    1. Kaixo Itxaso eta mila esker zure komentariogatik!

      Liburuaren helburua ez da euskara irakastea, da euskarara jendea hurbiltzea. Hitz batzuk Bizkaian erabiltzen dira, beste batzuk Iparraldean eta holan.

      Alde batetik, euskaltegian esaten zuten “ukitu” eta “ikutu” biak zuzenak zirela eta aurki ditzakezu hemen Labayru-ikutu . Beste aldetik, “izkutu” ez da hiztegian agertzen baina askotan entzuten da. Labayrun idazten baduzu, birbidaltzen zaitu “ezkutu” hitzara.
      Nik beti nahasten ditut hitz horiek horregatik interesgarria iruditu zitzaidan nire liburuxkan jartzea.

      Eskerrik asko berriro zuzenkentengatik eta ondo segi!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *