Saltar al contenido

Kaixo kaixo!!

Hona hemen egindako lanaren emaitza! Trailerra bakarrik:

Jende askok jakingo du ni ez naizela Euskal Herrikoa, Murtziakoa naiz, baina euskara ezagutzeak zeozer berezia piztu zuen nire bizitzan. Uste dut holako gauzak ezin direla azaldu. Gertatzen dira ta kitto.

Hasi nintzen euskara ikasten duela 4 urte gutxi gorabehera eta gaur egun ezin dut imajinatu euskara ez erabiltzea.

Koadernotxo honetan antzekoak diren hitz batzuk agertzen dira (kanpotarraren ikuspuntutik, noski) eta ilustrazioaren bidez saiatu naiz hitz horiek argitzen errazago gogoratzeko. Lan asko izan da niretzat: ideia sortu, hitzak aukeratu, ilustrazioak, maketazioa…baina oso pozik nago emaitzarekin eta espero dut zuek ere gozatzea.

Irailak 3an Donostin egongo naiz Guillotina Festan ale batzuk saltzen, ordun nahi baduzu zurea, han ikusiko dugu elkar! Ezin bazarete joan eta koadernotxoa nahi baduzue, bidali mezu bat.

Ondo ibili!

9 comentarios en «HITZ KORAPILOAK»

  1. Kaixo!

    Ze lan polita egin duzuena!

    Aurten Castejonen lanean nabil euskara ikasten hasi diren ikasle batzuekin.

    Sortutako koadornoa oso baliagarria izan dakiekela uste dut.

    Mesedez, bidaliko zenidake?

    Mila esker aldez aurretik eta zorionak zure lanagatik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *