Saltar al contenido

JOANA MAIZ – Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe (erreseina)

Gaur nobela grafiko bat gomendatu nahi dizuet: Joana Maiz (Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe).

Istorio hau Bilbon gertatzen da. Joana eta Lauren ezagutuko ditugu. Joana dokumental bat egiten ari da eta Laurenekin topatzen da. Lauren baserritar atso bat da eta kalean geratzeko arriskuan dago. Joanak ezin du saihestu egoera honetan murgiltzea eta ikusiko dugu nola erresistentzia-istorio bi lotzen diren.

En esta novela gráfica conoceremos a Joana, directora de castings y a Lauren, una anciana que está a punto de ser desahuciada. Durante la lectura, acompañaremos a estas dos mujeres que verán cómo sus historias de resistencia se van entrelazando inevitablemente.

Marrazkiak oso adierazgarriak dira, izugarriak. Gainera, istorioa oso interesgarria da eta oso ondo ulertzen da. Horregatik, euskara ikasten ari bazarete, liburu hau primeran dago euskarako irakurmena hobetzeko.

Si estáis aprendiendo euskera, no temáis y atreveos con el libro, eta euskara kontrolatzen baduzue, ez daukazue aitzakiarik!

*Eskerrik asko elkar taldea -ri liburua oparitzeagatik.

4 comentarios en «JOANA MAIZ – Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe (erreseina)»

  1. Zergatik ipini duzue “Joanak dokumental bat egiten ari da”? Ari aditz lokuzioak nor eskatzen du beti.
    Aitzakia hitzak -a itsatsia dauka, ezta?
    Puntuazioari dagokionez, nire ustez, ez dago ondo erabilita.
    Euskarazko irakurmena edo euskarako irakurmena?
    Ea nire zalantzak argitzen dizkidazuen.
    Eskerrik asko.

    1. Kaixo Itxaso!

      Eskerrik asko zure komentariogatik. Ez nintzen akats horietaz konturatu. Zure zuzenketak gehitu ditut 🙂

      “Euskarazko irakurmena”-ri dagokionez, hori ipini dut zerezko galdera dela pentsatu dudalako. Hala ere, ez nago ziur. Zergatik pentsatzen duzu “euskarako irakurmena” dela?

      Mila esker!

      1. Nire ustez, ez da zerezkoa. Abidide honekin, agian, hobeto ikusiko dugu: matematikazko azterketa daukagu? Edo matematikako azterketa? Kasu horretan, matematikako azterketa da zuzena edo matematika-azterketa. Horrrexegatik uste dut aurreko kasuan berdin jokatu behar dugula.
        Bestalde, erresistentzia istorioa ez legoke hobeto marratxoarekin (erresintentzia-istorioa) idatzita ?
        Eskerrik asko zure arretagatik.
        Ondo izan!
        Itxaso

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *